Bigarren bilera etzi, ardurak banatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Juleneren festa deituko dena antolatzeko lanetan hasi dira astigartarrak. Antolatu nahi dutena da, Juleneren aldeko festa bat; gaixotasun arraro bat daukan 17 urteko astigartarrari laguntzeko festa, hain zuzen ere. Irailaren 15ean eta 16an izango da hori.
Eta jaia prestatzen hasteko, dagoeneko egin zuten aurreneko bilera, joan den astelehenean, eta 30 lagun baino gehiago bertaratu ziren, baita proposamen asko bildu ere. Hori horrela, bigarren bilera baterako deia egin dute, koordinazio on bat eman nahian.
Etzi izango da, astelehenean, kultur etxean. Ordu erdi aurreratu dute azkenean, eta beraz, 19:00etan izango da.
Bilerako helburu nagusia izango da, festa antolatzeko eginbehar bakoitzari, arduradun bat jartzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!