Aurreko asteburuan herritarren aurrean denboraldi berria aurkeztu ondoren, gaur ekingo diote lanari Maialen trainerua osatzen duten 19 arraunlariek eta talde teknikoak, Xabier Zabala entrenatzaile berria buru dutela.
Talde gogotsu bezain gaztea Bizkaiko Deustun estreinatuko da, Gipuzkoako Traineruen Ligako aurreneko jardunaldian. Goizeko 11:30etan hasiko dute lehia, Nerbioi ibaia zeharkatuko duena. Era berean, Bilboko IIgarren emakumeen ikurriña ere, jokatuko dute gaur.
Hamar talde, aurten
Gipuzkoako Traineruen Ligako zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta denera, hamar talde lehiatuko dira. Horietatik sei izango dira Gipuzkoarrak, Hernani bera, Pasai Donibane Koxtape, Hibaika, Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarra; hiru bizkaitarrak, Deustu, Portugaleteko San Nikolas eta Lea Artibai-Cikautxo; eta bakarra Kantabriakoa, La Castreña.
Gaurtik hasi eta hamaika jardunaldietan zehar lehiatuko dira hamar traineruak, Gipuzkoako Traineruen Ligaren liderra izatea helburu.
Hamar traineru lehiatuko dira aurtengo Gipuzkoako Ligan.
Hernani, indartsu
Aurreko asteburuan azaldu bezala, gogotsu hasiko dira hernaniarrak, sorpresa potoloak emateko prest!