Datorren astean ospatuko dute, ostiralean eta larunbatean, Astigarragako Kirol Eguna. Erakustaldiak, saio irekiak eta bazkaria egingo dituzte, haur eta helduentzat.
Ostiral arratsaldea dator bete-betea. Hasteko, haurrentzako erakustaldiak izango dira: judoa 16:00etan, balleta 16:30etan, zumba 16:45etan, eta jump fit 17:00etan.
Segidan, 17:30etan, jump fit saio irekia izango da, bost urtetik gorako haurrentzat. Horretarako, etzi eman behar da izena, kiroldegian bertan.
Eta azkenik, helduentzako bi saio: jump fit 18:00etan, eta ziklo indoor 19:00etan.
Bazkaria, bukatzeko
Larunbatean, berriz, bosu xtreme saioa izango dute helduek, 11:00etan. Helduen saioetan, etzitik asteazkenera apuntatu behar da, kiroldegian.
Kirol Eguna bukatzeko, bazkaria egingo dute larunbatean. Izena emateko: 943 33 36 76 edo kiroldegia@astigarraga.com.