Xalaparta eta Aralarrek banatu dituzte mus sariak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 18a, 02:00

Esteban Zelarain eta Joxian Patiño, Aralar tabernan, eta Jesus Rodríguez de la Fuente eta Ekhi Sánchez, Xalaparta Elkartean, izan dira mus txapeldunak bertan jokatu diren txapelketetan. Xalapartan atzo banatu zituzten sariak eta Mikel Ruiz ere omendu zuten elkartearen alde egin duen lana eta ekarpenarengatik. Aralar tabernan finalak ostiral gauen jokatu ziren eta garaileek Txomin Domínguez eta Javi Iturriza garaitu zituzten 4-1. Hirugarren posturako lehian Andoni Olazabal eta Juanma Eskuderok, Iñaki Arizkorreta eta Martin Ansari irabazi zioten. Xalapartan bigarren sailkatu ziren Isidro Sardon eta Julio Gómez. Giro bikaina izan zen bai Aralarko finalean baita Xalapartako sari banaketan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!