Lau t’erdikoan gaur, Altuna eta Zapiain

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Gipuzkoako Lau t’erdiko Txa­pel­ketarekin daukate zita, aste­buru honetan, pelotari astigartarrek. Atzo arratsaldean jokatu zuen Harri Loidik, na­gu­sietan, Andoainen, bertako Eskuderoren kontra.
Eta gaur, beste bi astigartarrek daukate partidua. Aurre­na, goizean, Markel Zapiain kadetea ariko da, 11:00etan hasita Lizartzako Aztinondo frontoian, Goikoetxea tolosarraren kontra.
Eta ondoren, arratsaldeko 15:45etan, Errenteriako Agus­ti­na Otaola frontoian, Josu Altunak jokatuko du, nagusien kategorian, Eple taldeko Zan­gituren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!