Datorren denboraldiko izenemateak, orain

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Datorren denboraldira begira, orain zabaldu du izena emateko epea Mundarrok, zenbait eskolatan. Horrela, atletismoa, judoa, zumba edo jump fit egin nahi duten haur eta gaztetxoek, ekainaren 23ra arte daukate aukera, apunta­tze­ko: kiroldegian bertan, edota emailez, kiroldegia@astigarraga.eus helbidera idatzita. Ordainketa, irailaren 4tik 15era egingo da.
Eguerdietan izango dira klaseak, denak ere kiroldegian, astean zehar: atletismoa astelehenetan, judoa aste­az­ke­netan, zumba astearte eta ostiraletan, eta asteazken eta ostegunetan.
Udarako, berriz, futbol kan­pusa antolatu du Mundarrok, bi txandatan: uztailak 10-14, eta 17-21. Izenematea zabalik dago, kiroldegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!