Udaleku Ibiltarien lehen txanda igandean irten zen Biteritik. 12-16 urte bitarteko 50 neska-mutilek osatzen dute gutxi gora behera taldea. Lehen gaua Beran pasa zuten eta hortik Etxalar aldera abiatuko dira. Ibilbidea Donezteben amaituko dute uztailaren 14an.