Mariezkurrena hernaniarra, aske

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 29a, 02:00

Hernaniko Sortu alderdiak jakinarazi duenez, aske geratu zen atzo Juan Mari Mariezkurrena preso hernaniarra. 2010ean atxilotu zuen Guardia Zibilak aurrenekoz, «ETAri laguntzea» leporatuta, Jose Camacho, Josune Balda eta Euri Albizurekin batera. 2013an zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, eta 2014an atxilotu zuten berriro ere, hori betetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!