«Oso pozik» bueltatu dira Calpetik, Galtzaur jubilatuen elkarteko kideak. Nabarmendu dute, oso toki lasaia dela, eta asko gozatu dutela bertako hondartzetan eta inguruetan: «errepikatzeko modukoa izan da. Tokia bisitatzeak merezi du; eta hotelean ere gustora, bufeta ederki zegoen!».
Bestalde, Galtzaurrek aurreratu du, uztailaren 24an egingo duela Santiotako bazkaria; eta tiketak, egoitzan salduko dituzte, ekainaren 26, 27 eta 28an.