San Joan bezpera, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Datorren ostirala da ekainaren 23a, San Joan egunaren bezpera. Eta ohitura den bezala, San Joan sua egingo dute Astigarragan ere.
Arratsaldeko 19:30etan, kalez kale ibiliko dira Txirriskla taldeko txistulariak, San Joan Zor­tzikoaren doinuekin. Eta 22:30etan piztuko dute sua, Foru plazan. Suaren inguruan dantzatuko dute San Joan Zor­tzikoa, Astigar taldeko dantzariek. Eta ondoren, 23:00etan, zezen suzkoa aterako da, txistulariek Iriarena jotzen duten bitartean; Txomin San Sebas­tian zenak Astigarragan jasotakoa, hain justu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!