Ikasturte osoan zehar egindako lana, ikusgai jarriko dute gaur pintura ikasleek, Astigartek antolatuta. Kultur etxearen atzeko aldean jarriko dute erakusketa, Mazkarrene bidean; eta margotzen ere arituko dira bertan, ikasleak.
Estanpazioak egin eta etxera eramateko aukera
Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitarte izango da hori, eta bi ordu horietan, estanpazio tailerra ere egongo da. Hortaz, bertaratzen diren haurrek zein gurasoek, aukera izango dute tailerrean parte hartu, eta sortzen duten lana etxera eramateko.
Gainera, goizean zehar erakusgai egongo diren lanetako bat, zozketatu egingo dute, bertaratzen direnen artean.