Oposizio-lehiaketa bidezko deialdia egin du Goizuetako Udalak, Goizueta eta Aranoko Udaletako idazkari kontuhartzailearen lanpostuaren ordezkaritza aldi baterako betetzeko; hain zuzen, uztaila, abuztua eta irailerako. Eskaerak ekainaren 23ra arte aurkeztu daitezke, Goizuetako Udaleko erregistroan. Argibideetarako, udala@goizueta.eus helbide elektronikoa erabili daiteke, eta oinarriak www.goizueta.eus webgunean ikusi.