Asteartean eginen dute ikasturte bukaerako festa, Xalto eskolan; 10:30etan jarri dute zita, eta aurten ere, Buthantxo proiektuaren barruan, ginkana eginen dute herrian zehar. Ikasleak herriko hainbat denda eta gunetan ibiliko dira probak egin eta behar duten hitz gakoa lortzeko, eta trukean, dendariari emakumearen kontrako indarkeria arbuiatzen dutela adierazten duen esku koloretsua emanen diete.