Bi ekintza antolatu ditu gaurko Txantxangorri elkarteak, San Joan jaien bueltan. Goizeko 09:00etan hasiko dira probintzia mailako San Joan Sari Nagusia eta Elkarteko Sari nagusia hobi unibertsalean. Eta goizeko 11:00etan izango da elkartean bertan, Miguel Olloren oroimenezko hamaikagarren probaren, hau da, haur kategoriako karabina tiroketako 49garren kanporaketa.