Emakumeei errugbia gerturatzeko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Emakumeen errugbia herritarrengan gerturatu nahi du Hernaniko Errugbi Elkarteak, eta horregatik, hainbat ekintza antolatzen ari dira Landaren. Seven Txapelketa izan zuten duela aste batzuk, eta orain, Emakumeen Igo Errugbi Jaial­dia egingo dute. Gaur goizeko 11:00etatik aurrera hasiko da festa, eta herritarrak gonbidatu dituzte.

Errugbia probatzea edo ondo pasatzea, helburu
Batez ere, gonbidatu dituzte errugbia probatu nahi dutenak, edo besterik gabe, mo­men­tu ona pasatzera gerturatu nahi dutenak. 
Festa haundia antolatu dute horretarako: zelaian jokoak, musika, giro ona, hirugarren denbora... denetarik izango da Landaren!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!