Laugarren txapelaren bila, Ramos eta Zubimendi

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Beste urte batez, gaur jokatuko dituzte Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoiaren finalak, eta hala, bukaera emango zaio apirilaren 3an hasitako zazpigarren edizio honi. 
Arratsaldeko 17:00etatik hasita, orduro, jokatuko dute partidu bat, beti bezala, Tilosetako frontoian.
2.mailako finalek irekiko dute jardunaldia. Hain zuzen, Galdos-Juarez eta Irazusta­ba­rre­na-Lujanbio bikoteek jo­ka­tuko dute aurrez aurre. 
Ondoren, 18:00etan, nesken txanda izango da, Idoia eta Alaitzek osatzen duten bikotea, Urien eta Otaegiren kontra lehiatuko da.
Eta bukatzeko, 1go mailako Ramos eta Zubimendi indartsu aterako dira, Salaberria eta Gastesiri txapela lapurtzera, laugarren garaipen jarraia lortu nahi baitute.
Jardunaldia borobiltzeko, txapelketako afaria egingo dute denek elkarrekin Txala­parta Elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!