Mugaz gaindiko topaketa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 16a, 02:00

Hernanin Mugaz gaindiko Eskubaloi Topaketa antolatzeko ardura hartu da. Akitania, Nafarroa eta Gipuzkoako neska eta mutil infantilen selekzioen topaketa izango da, 10:00etan hasita, Kiroldegian. Goizean selekzioen arteko partidak izango dira; ondoren, eguerdian, parte hartzaile guztientzako lagunarteko bazkaria antolatu dute Urumea ikastolako jolastokian. Arratsaldean partida gehiago eta seiak aldera, egunari amaiera borobila emateko, sari banaketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!