Erraustegiaren aurka gose greban, bi hernaniar Easo Plazan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 16a, 02:00

Erraustegiaren gezur haundiaren aurka, gose greba hasi zuten asteazkenean sei lagunek Donostiako Easo plazan eta bertan dira Iñaki Ar­mendariz eta Irantzu Jauregi hernaniarrak. Astebetez egingo dute gose greba eta bertan izango dira egunero. Gainera, bihar giza katea egingo dute Easo plazatik Gipuzkoa plazara, 12:00­etan. Hain zuzen, Armen­darizen hitzetan: «ez diogu protesta egiteari utziko herritar guztiak informatuak eta kon­tziente izan arte, negozio pribatu diru xahutzaile eta osasunarentzako oso kaltegarria den egitasmoa inposatu nahi dutela, eta gainera, era iraingarrian, ez digutela kontratua erakutsi nahi». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!