Gaztelekuak San Joanetarako, hezitzaileekin batera antolatuta, bi ekintza antolatu ditu. Ekainaren 22an Su Festa! antolatu du Ave Maria parkean 17:30etatik 21:30etara. Bertan, zinta karrera, DJ tailerra, musika eta afari merienda egongo dira. Bestetik, San Joanetako azken egunean, 27an, puzgarriak jarriko ditu Atsegindegi plazan.
Gaurtik apuntatu daiteke 21era arte
San Joanak amaituta Gaztelekuak ez du atsedenik izango. Udarari begira ekintzak badaude. Aurten lizitazio berria dela eta, Gaztelekuak uztaileko ekintza bereziak antolatu ditu. Ekintza batzuetan parte hartzeko apuntatu eta gazteek diru bat ekarri behar dute Gaztelekura.
Gaurtik aurrera eta ekainaren 21a arte irekiko da apuntatzeko epea. Piraguismoa, Zumaiara irteera, parkour ikastaroa, surf ikastaroa Zarautzen... denetarik edukiko dute eta aspertzeko astirik ez.
UZTAILEKO EGITARAUA
Uztailak 3: Txapa, musika, spinner, janaria (bola parkean). (15:30-19:30).
Uztailak 4: Hernaniko piszina irekiak. (11:00-15:00).
Uztailak 5: Gaztelekua irekita ekintza desberdinak egin edo bertan egoteko. (10:00-14:00).
Uztailak 6: Urnietako piszinetara irteera. Kostua: Lurraldebuseko txartela. (11:00-14:00).
Uztailak 7: Sukaldaritza gaztelekuan. (11:30-15:30).
Uztailak 10: Futbol txapelketa Latsunben. (15:30-19:30).
Uztailak 11: Zumaiara egun pasa. Apuntatu behar da eta gazteen kostua Lurraldebus Txartela izango da. (10:00-17:00).
Uztailak 12: Gaztelekua. (11:00-15:00).
Uztailak 13: Parkour ikastaroa bola parkean. Apuntatu behar da eta gazteen kostua 12 euro. (10:30-14:30).
Uztailak 14: Pintxoak Latsunben (sukaldaritza). (11:00-15:00).
Uztailak 17: Mahai tenis txapelketa Kiroldegian. (10:00-14:00).
Uztailak 18: Piszinara irteera. (11:00-15:00).
Uztailak 19: Gaztelekua. (11:00-15:00).
Uztailak 20: Piraguismoa. Apuntatu behar da. Kostua lurraldebuseko txartela + 6 euro. (16:00-20:00).
Uztailak 21: Master Chef gaztelekuan. (10:00-14:00).
Uztailak 24: Ur paint ball (Bola parkean). (10:00-14:00).
Uztailak 25: Surf Zarautzen. Apuntatu behar da. Kostua lurraldebuseko txartela + 10 euro. (10:00-219:00).
Uztailak 26: Gaztelekua. (10:00-14:00).
Uztailak 27: Piraguismoa. Apuntatu behar da. Kostua lurraldebuseko txartela + 10 euro. (17:30-21:30).
Uztailak 28: Uda Parkean. (17:30-21:30).