Pausoka elkarteak eta Hernaniko Udalak hitzarmena beste lau urtez luzatu dute. Hortaz, 2021garren urtera arte erabili dezakete Udal jabetzakoa den egoitza. Pausoka behar bereziak dituzten haurren guraso elkartea da. Haien jarduera, behar bereziak dituzten haurren garapena bultzatzeko ekintzak egitea da, asistentzietarako guneak sortzea, esaterako.
Hernaniko Udalak 2013tik uzten dio egoitza. Etxeberri auzoa 9 behean dago, eta astelehenetik ostiralera publikoari zabalik dago (15:00-20:00).