Hernani Sutan boxeo belada izango da larunbatean, Kiroldegian. Zazpi borroka antolatu dituzte, eta 20:00etatik aurrera hasiko dira. Zazpi borroketako bat nesken artean izango da, eta bertan Amaya Pérez Euskadiko Txapelduna ariko da, bere ohiko maixutasunarekin; gazte mailan pisu arinean da txapeldun.
Urtero bezala, bertan bilduko dira Hernaniko boxeo zaleak. Gizonezkoek sei borroka egingo dituzte eta boxeolari gehienak Paco Bueno eskolakoak eta Boxeo Anoeta eskolakoak izango dira; Irungo taldetik ere etorriko da boxeolari bat: Paco Buenotik lehiatuko dira Jon Macias, Mohamed, Yosua eta Ander Altuna; Boxeo Anoeta eskolaren ordezkariak Ricard eta Amaya Pérez izango dira; eta Arés Irungo taldean entrenatzen da.
Guztien artean, belada ikusgarri bat eskaintzea espero da.
Sarrerak 15 eurotan salduko dira, eta aurretik Atxur Tabernan, Garinen, Boxeo Paco Buenon eta Boxeo Anoeta eskolan erosi daitezke.