Hernaniko palak etorkizuna ziurtatuta dauka

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 15a, 02:00

Maila haundiko finalak jokatu ziren Tilosetan San Joan Txapelketan, kimu eta haurra mailetan (alebinak eta infantilak). Jendea aho bete hortz geratu zen, batez ere, azkeneko finalarekin. Haurra mailan irabazle izan zen, Nora Estevez eta azpitxapeldun, Naroa Arozena. Kimua A mailan, ordea,Nahia Barrenetxea izan zen txapeldun, eta bigarren, Alaitz Barrenetxea. Azkenik, Kimua B mailan: Txapelduna Joana Tolaretxipi, bigarrena, Maddi Iriondo. Hernaniko Palako sailak eskerrak eman nahi dizkio Kixkal tabernari, luntxa eskaintzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!