Gerardo Plazaren Oroimenezko Xake txapelketak bihar hasiko dira. Datozen bi egunetan haurrak izango dira protagonista eta etorkizuneko xake jokalariek beraien trebetasunak erakusteko aukera bikaina dute. Aurten 11garren edizioa izango da jokatuko dena eta Atsegindegin izango dira partida guztiak. Sei urtetik aurrera, adin-tarte desberdinetan banatuko dira eta lehiaketa bat antolatuko da. Lehenengo jardunaldia bihar, 17:00etan hasiko da. Bigarrena helduena izango da, eta etzi larunbatean, jokatuko da. Hain zuzen, leku berean izango dira partidak, Atsegindegin, goizeko 11:00etan hasita.