Dantza garaikideko ikasleek, kurtso bukaerako emanaldia eskainiko dute gaur, arratsaldeko 20:00etan Biterin. Urtean zehar garatu eta landu dituzten dantzak ikusi ahal izango dira. Maila desberdinetan eman dira ikastaroak; hastapena eta sakontzea, baina gaur denak egingo dute bere saioa eta emanaldia beraien hobekuntzak erakutsi ahal izateko.
Koreografia desberdinak eskainiko dituzte, Txaro Untzilla irakasleak prestatutakoak eta irakatsitakoak.
Asteartean dantza latinoen emanaldia eskaini zen.