Prestatu eta kiroldegira azaldu besterik ez dauka, gaur goizean, spinning eskola bat jaso nahi duenak. Zilegi eskolen barruan, bi orduko saioa antolatu dute, 09:30etan hasi eta 11:30ak arte. Asier Zabaleta spinning irakasleak eskainiko du, euskeraz, eta doan izango da ikastaroa.
Jolas Txiki martxan, eta udarako ikastaroak hastear
Eta kiroldegian bertan, dagoeneko martxan da Jolas Txiki, astelehenetik; eta laster hasiko dira udarako ikastaroak ere. Izenemateak igandean itxi ziren, eta ekainaren 26an ekingo diete klaseei.
Datorren denboraldirako, epea zabalik
Datorren denboraldiko edota ikasturteko kirol eta ikastaroetan, berriz, astelehenean zabaldu zuten izena emateko epea, haur eta gaztetxoentzat: atletismoa, judoa, zumba eta jump fit. Apuntatzeko: kiroldegian, edo kiroldegia@astigarraga.com emailera idatzita.