Bake Epaile plazarako aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 14a, 02:00

Hernaniko Bake Epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko espedientea bideratzen ari da Udala. Horretarako, interesatu guztiek dagokion eskaera aurkeztu ahal izango dute Udaleko sarrera erregistroan datorren ekainaren 30a baino lehenago. Izendapena 4 urtetarako izango da. 
Bete beharreko baldintzak: nazionalitate espainiarra, adi­nez nagusia eta Botere Judizialaren Lege Organikoko 102, 302, 303 eta 389 artikuluek kargu judizialak betetzeko aurreikusten dituzten bateraezintasun edo ezintasun zi­gorrik ez edukitzea. Balo­ra­tuko dira: curricu­luma, bizi­le­kua eta euskeraren ezagutza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!