Ramos eta Zubimendi, berriz finalera

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 14a, 02:00

RAMOS  eta Zubimendi herna­niarrak aurten ere Tilos 7 Pasa txapelketako finalera sail­katzea lortu dute finalerdian Aroztegi-Aroztegi bikote urni­etarrari 22-13 irabazi eta gero. Finalean Salaberria eta Gas­tesi izango dituzte parean. Elejalde-Navarro fabo­ritoak kanporatu dituzte (22-21 eta larun­ba­teko finalean lehia po­lita es­pero da. Ramos eta Zu­bi­mendi azken hiru urteetako txapel­dunak dira eta lauga­rre­na nahi dute.

Gaur, nesken finalerdiak
Mutilen erreleboa gaur neskek hartuko dute beraien txapel­ketako finalerdiekin. Lehe­nen­go partiduan, 19:00etan, Alaitz eta Idoia, Uzkudun eta Fernándezen aurka jokatuko dute. 20:00­etan hasiko da bigarren finalerdia eta Leire-Ixone  bikoteak Urien-Otaegi dituzte aurkari. Bi finalerdiak oso parekatuta daude eta ez da faborito argirik ikusten. Alaitz-Idoia ama-alaba biko­tea da aurreko urteko txapel­duna eta denek irabazi nahi diete. Lehenengo finalerdian tanto politak ikusteko aukera izango da bi aurrelarien artean.
Bigarrenean berriz atzeko koadroetan erabaki daiteke, bi atzelariak jotzaile bikainak dira eta nor baino nor arituko dira ea nork agindu.
Mutilen bigarren mailako txapelketan Galdos eta Juarez finalean dira eta atzo iluna­barrean jokatu zuten bigarren finalerdia Ira­zustabarrenak eta Lujanbiok, Loidi eta Ama­sen kontra.
Larunbateko finalak 17:00­etan hasiko dira Tilos­etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!