«Oposizioko zinegotziek trabak ditugu lana aurrera eramateko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 14a, 02:00

Orain Hernani alderdiak prentsa oharra zabaldu du  alkate eta gobernu taldeari zuzendua. «Laister bi  urte egingo ditu Hernaniko alkateak bere legealdi hasieran emandako diskurtsotik, talde politiko guztiak herriaren batasunarengatik elkar lan egitea eta puntu amankomunak bilatzera animatzen zituena».  
Zoritxarrez, asmo oneko deklarazioak izan zirela soilik salatzen du Orain Hernanik. «Gaur egun oposizioko zinegotzi guztiek trabak izaten ditugu, gure lana aurrera eramateko, legeak esaten duen bezela gobernu organoak kontrolatzea eta ikuskatzea direnak».
Hala ere, oposizio taldeko betebeharrak hauek ere izan behar dute Orain Herna­niren ustetan:

  •  «Alkateari gogorara­tzea guz­tiontzako gobernatu behar duela, eta ez bere partidua boz­katu zutenentzat bakarrik».
  •  «Erabateko gehiengoa duen partiduari (zinegotzi batengatik bakarrik) gogoraratzea politika egiteko beste modu bat badagoela: gorroto eta gaitzespenik gabe, ilusioz eta zentzuarekin».
  •  «Gobernu taldea edo oposizioko taldeak bermatzea herriarentzat neurri onuragarriak aurkeztean».

Orain Hernaniren esanetan oposizioak (botoen %54,37) ezin ditu zeregin hauek bete  Hernanin «zalan­tzazko legezko erabakiak hartzen diren bitartean, legitimotasun ezaz».

Orain Hernanitik «gure alkate jauna gonbidatzen du­gu autoritario diren erabaki hau­etan pentsatzea, eta go­ber­nu taldeari, oposizioko bes­te kideak errespetuz trata­tzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!