Alkoholzale Anonimoak taldea, lanean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 14a, 02:00

Alkoholzale Anonimoak (AA siglak), jendeari alkoholis­motik ateratzen laguntzeko nazioarteko mugimenduak, 82 urte bete ditu egun hauetan. Alcoholics Anonymus Ameri­ke­tako Estatu Batuetako Akron (Ohio) hirian sortu zen eta milioika lagunek lortu dute gaixotasuna geldiaraztea ezartzen dituzten programen bitartez. 
Milaka eta milaka talde daude eta Euskal Herrian 50 eta 60garren hamarkadetan hasi ziren lanean; Hernanin 1968ko urri­aren 15ean ‘Grupo Santa Bár­bara de Alcoholicos Anóni­mos’ izenpean. Gaur egun 35 talde daude Gipuz­koan. 
«Alkoholis­moa gaixotasun bat da; sen­daezina, baina gel­ditu daite­keena. Horre­tara­ko edaten uzteko benetako nahia eta disposizioa izan behar dira. Alkoholzalearen helbu­rua edana ez egoten man­ten­tzea da eta gaixotasun berbera pai­ratzen dutenei laguntzea».

Hernanin, bilerak astelehen eta ostiraletan egiten dituzte 
Hernanin ere lanean ja­rrai­tzen dute eta bilera itxiak astelehen eta ostiraletan egiten dituzte, astero,  19:30­etan. Ostegunetan informa­tzen da, 19:00etatik aurrera, errekuperazio programa eza­gutu nahi duenari. San­diusterri behean, (Zaharren Egoitzaren eraikinean) biltzen dira eta telefono zenbakia 943 33 11 03 da ext.566. Emaila a.a.g.santabarbara@gmail.com eta 24 ordutan 629 14 16 74 telefono zenbakian deiak jasotzen dira. Familia eta lagunak ere leku berean biltzen dira asteazkenetan, 18:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!