Euskal Herriko Elite finala, Ioritz Arrietak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 18a, 02:00

Ioritz Arrieta hernaniarrak Euskal Herriko Elite Torneoko finala jokatuko du gaur, 11:00etan, Zumarragako frontoian. Ataungo Ibai Arratibelekin ariko da eta Espinal eta Sarasa nafarrak izango dituzte aurkari. Arrieta eta Arratibel faborito dira. Txapelketa hay Euskal Herriko zortzi pelotari afizionatu hoberenek jokatzen dute. Federazioak emaitzen arabera aukeratzen dituzte eta Arrieta 2garren aurrelaririk hoberena bezala hautatuta dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!