Urtero bezala, erakusketa antolatu du Astigartek, pintura ikasleeek ikasturtean zehar egindako lanekin, eta kalean bertan egongo dira, margotzen. Larunbat honetan izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Mazkarrene bidean, kultur etxearen atzean.
Gainera, margolan bat ere zozketatuko dute bertaratzen direnen artean, eta haurrek zein helduek, aukera izango dute estanpazio tailerrean parte hartu, eta sortutako lana etxera eramateko.