Ikasturte bukaerako entzunaldiekin jarraitzen du Norberto Almandoz musika eskolak, eta aste honetan ere badauzkate zitak. Gaur, perkusio entzunaldia izango da, 18:30etan eta 19:30etan; bihar, tailerra 3ren entzunaldia, 17:30etan; eta etzi, Aire-Aire eta Gabiltzanian taldeena, Petritegi sagardotegian, 20:00etan hasita.