Jendetza gerturatu zen beste urte batez, Bidebitarte poligonora, 4x4 kotxeek ikuskizun polita eskainiko zutelakoan... Eta ez zeuden oker! Erakustaldi ederra eman zuten beste behin, oztopo, salto, zulo eta putzu artean. Irauli ere egin ziren kotxe batzuk, baina horrek ere ez zituen gelditu partehartzaileak!