Deia, ‘Mugak Zabalduz’ karabanan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 14a, 02:00

«Europar Batasunaren eta Espainiako gobernuaren mi­grazio, asilo eta mugetako kon­trol politikak salatzeko», Mugak Zabalduz karabana antolatu dute uztailerako.
Euskal Herritik eta Espai­niako Estatutik abiatuko da karabana, eta astebeteko bi­da­ia egingo du, Europako He­goaldeko Mugara, Melillara, iritsi arte. Uztailaren 14tik 22ra izango da, eta tarte horretan, geldialdiak eta ekitaldiak egin­go dituzte Madrilen, Sevillan, Tarifan, Melillan, Almerian eta Nijarren.
Uztailaren 14ko gauean el­kartuko dira denak Madrilen, baina aurretik, Euskal Herri­tik doazenak Bardeetara joango dira, OTANen aireko arma­da­ren entrenamendurako poli­go­nora, gerraren kontrako ekitaldi bat egitera.

Parte hartzeko deia, gipuzkoarrei
Karabanarekin bat egin dute Ongi Etorri Errefuxiatuak Gi­puz­­koa taldekoek, eta par­­te hartzeko deia luzatu diete he­rri­tarrei: «Gipuzkoatik auto­bus bat bete nahiko ge­nu­ke, gure erronka baita Eus­kal Herriko probintzia bakoi­tze­tik autobus bana atera­tzea», azaldu dute.

Izenemateak, interneten
Parte hartu nahi duenak, ekai­naren 30era arte dauka epea izena emateko, internet bidez:  abriendofronteras.net web orri­­an; eta ingresoa egin. 200 euro dira, autobusa eta ferrya barne. Lo-zakua eta esterilla eraman behar dira.
Informazio gehiago: one­ter­­gi@gmail.com, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa talde­a­ren Facebookean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!