Datorren astean izango dira, ikasturte bukaerako azkeneko musika entzunaldiak, Norberto Almandoz musika eskolan: astelehenean, piano, txistu eta biolin ikasleek joko dute, 19:00etan; asteartean, tronpeta, saxo eta klarinete ikasleen txanda izango da, 18:30etan; asteazkenean organokoek eskainiko dute entzunaldia, 19:00etan; ostegunean piano eta teklatu taldeak ariko dira, 18:30etan; eta ostiralean, azkenik, kitarra klasikoko ikasleak, 18:00etan eta 19:00etan.