«Urduri egongo naiz; hainbeste jendek nirekin jotzea ohorea da!»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Astebete eskas geratzen da San Joan jaiak hasteko, eta az­ken bi urteetan ez bezala, ba­dirudi Plazan egin ahal izango zaiela ongi­etorria festei, gaur 22:30etan ha­siko den Preludioko kontzer­tua­re­kin. Hernaniko mu­­sika­riez gain, gonbidatu be­re­zirik ere ez da fal­tako, gai­nera;  Xabier Sal­dias, Egan talde mitikoko abes­laria Milagrosan aritu da en­tsa­iatzen, eta urduri omen dago!

Mexiko ala Euskal Herria, nahiago?
Oraindik ez dut ezagutzen, Me­xiko! Gauzak dauden be­zala, gainera, zaila da bidaiatzea... Ti­rolera joango nintzateke gus­tora. Aurten Giroa ikustera joa­tea eskaini didate, eta tentatua egon naiz; ikusiko nu­ke bai, han nola kristo egiten duten hain ondo olaraliro hori! Baina Euskal Herria nahiago, dudarik gabe! 

Ibilbide luzea egin du Eganek...
Guk beti egin dugu musika, bes­­teek egindakoa, mo­men­tu­koa. Oskorrik, adibidez, lan haun­dia egin zuen bertako mu­sikarekin, eta ni, berriz, nahiko ekumeniko, unibertsal sentitu izan naiz. Gu hasi ginen eus­keratzen Queen eta beste batzuk... Aisialdi modura uler­tzen nuen, ez kultura be­za­la. Baina egia da garai hartan pausu bat eman genuela, eus­kerari emateko tornuia berea; erakusteko modernoa ere egin zitekeela euskeraz.

Eta ibilbide horretan, ibilia zara Hernanin ere. Asko aldatu al dira plazak?
Ekainaren 27an etortzen gi­nen, eta kiosko horretan, Ti­lo­se­tan, fes­ta ederra izaten zen! Toki ba­tzu­etan mantendu da plaza. Bai­na oraingo gazteek nahi dute me­lodia ezabatu. Ni nota baka­rra­rekin ez naiz konformatzen! Esan daiteke musika moder­no­an halako dikotomia bat izan ze­la; The Beatles, nire ustez me­lo­dia zena; eta The Rolling Stones, erritmo gehiago eta me­lodia gutxikoa. Ematen duenez gaz­te­ek azken horren alde egin dute.

Nolatan itzuli zara orain, Hernanira, Preludioan?
Ruth Martin ezagutzen nuen, eta proposatu zidan Donos­tia­ko Konstituzio Plazan Txis­tu­la­ri Bandarekin egindako kon­tzer­tua errepikatzea, eta nahi nuena kantatzea. Nik gogoa neukan Show must go on (Zu maixu on!) kantatzeko!
Jakingo duzu hau kontzertu berezia dela hernaniarrentzat. Norentzako da opari; Saldiasek Hernaniri egina, ala alderantziz?
Nik opari bezala hartzen dut! Ur­du­ri egongo naiz; hainbeste jendek nirekin jotzea ohorea da! Hauek denek bai daukatela me­ri­tua! Hauena da mili­tan­tzia, mu­sutruk aritzea. Nik lanbide har­tu nuen, eta denari baietz esa­ten genion, noski. Orain, ju­bi­latuta, batzuei bai eta besteei ez.

Jubilatu... Asko geratzen zaizula ematen du! Festarako ere bai?
Jubilatzea ez da uztea; da nahi du­­zuna egin eta, ko­bra­tzea! Du­txan kantari segiko dut, la­gu­nar­te­an... Festetan, berriz... 46 ur­tez he­rriz herri ibili ondoren, orain gus­tora etxean ibiltzen naiz, te­le­bista ikusi eta su­do­ku­ak egiten! 

SAN JOANETAKO XXIV. IRAGARPEN KONTZERTUA

-Jaiki, Jaiki, Euzkotarák. Egilea: Jose de Olaizola. Partaideak: Abesbatzak. Zu­zen­daria: Garbiñe Orbegozo. 
-El Caserío. Egilea: Jesus Guridi. Mol­da­keta: L.E.Vega. Partaideak: Musika Banda. Zuzendaria: Roberto Pacheco.
-Itsasoa laino dago. Egilea: Herrikoia. Moldaketa: Aita Donostia, Mikel Mate. Partaideak: Abesbatzak, Musika Banda, Eskusoinuak, Txistulariak, Dultzaina joleak. Zuzendaria: Igor Arroyo.
-Euzko Irudiak. Egilea: Jesus Guridi. Moldaketa: Mikel Ma­te. Partaideak: Abesbatzak, Musika Ban­da, Eskusoinuak, Txistulariak, Dan­tza­ri­ak, Txa­lapartariak. Zuzendaria: Roberto Pacheco.
-Egan Medley. Egilea: John Denver, Queen. Moldaketa: Mikel Mate, Eugenio Delgado. Partaideak: Musika Banda. Abeslaria: Xabier Saldias. Zuzendaria: Roberto Pacheco.
-Tango Pour Claude. Partaideak: Esku­soinuak. Zuzendaria: Maribel Insausti.
-Herri. Egilea: J.I. Ansorena. Moldaketa: Roberto Pacheco. Partaideak: Abesbatzak, Musika Banda, Eskusoinuak, Txistulariak, Teklatua. Bakarlariak: Naiara Kamio (pianoa), Amaia Azkue (ahotsa). Zuzendaria: Imanol Kamio.
-Gernika. Egilea: Pablo Sorozabal. Mol­da­keta: J.I. An­so­rena. Partaideak: Txistulariak, Metal boskotea, Abesbatzak, Dantzariak. Zuzendaria: Imanol Kamio.
-Hallelujah. Egilea: Leonard Cohen. Partaideak: Esku­soi­nu­ak, Abesbtzak. Zuzendaria: Maribel Insaus­ti.
-Mexiko. Egilea: J.M Arozamena, Luis Mariano, F. Lo­pez. Moldaketa: Xanet Arozena. Par­tai­de­ak: Txistulariak, Metal boskotea, Gitarra (Xabi San Sebastian), Baxua (Igor del Rio), Teklatua (Maddalen Otaegi). Abeslaria: Xabier Saldias. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
-Bakarrik lo ez. Egilea: Les Hunphries Singers. Moldaketa: Egan, Xanet Arozena, Imanol Kamio Partaideak: Txistulariak, Metal boskotea, Gitarra (Xabi San Sebastian), Baxua (Igor del Rio), Teklatua (Maddalen Otaegi). Abeslaria: Xabier Saldias. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.

MENDIRIK MENDI

J.A.Erauskin. 
Goazen mendirik mendi 
euskaldun gazteak.
Goazen aldapa gora
mendi goizaleak.
Haize osasuntsuaz 
bizitza indartzera,
aberria guztiari agurra egitera (bis).

Goazen goazen guztiok kalera,
San Joan eguna denok ospatzera.
Goiz kantu alai eder honekin
Hernani herrian gozatzera.

SAN JOAN ZORTZIKOA

Herrikoia. Hitzak: M.Lekuona.    
Moldaketa: Joxan Goikoetxea
Jesusen amaren iloba txiki,
Jesusen beraren lehengusu.
Jaio diran eta, jaiotzekotan,
inor berdinikan ez dezu.

TA SAN JOAN,
BETI ZAITUT GOGOAN!
BAI SAN JOAN, 
BETI ZAITUT GOGOAN!

Jaiotzea baino lehen Santu zinan,
Jesusek berak santu zintun.
Ez zeru goietan, ez lur honetan,
ez dezu berdinik zuk inun.

TA SAN JOAN...

Hernani herriak zaindari zaitu,
Jaungoikoak daki noiztikan.
Zuk zaindu gaitzazu hernaniarrok,
bizi zeran zeru goitikan.

TA SAN JOAN...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!