Astelehenean egin zuten aurreneko bilera, Juleneren festa antolatzeko; eta arrakasta haundia izan zuela nabarmendu dute antolatzaileek: 30 lagun baino gehiago azaldu ziren. Horregatik, eta koordinazio on bat emateko, bigarren bilera bat deitu dute: datorren astelehenean, 19:30etan kultur etxean. Eginbehar bakoitzeko, arduradun bat jarriko dute.