«Zehaztuta dago Kultur Etxe berriaren aurreproiektua»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 14a, 02:00

Zehaztu dute dagoeneko, Kul­tur Etxe berriaren aurre­pro­iek­tua. Hala jakinarazi du udal gobernu taldeak, prentsa ohar baten bitartez: «udal gober­nu­ak, udal teknikariek eta pro­mo­torako arkitektoek izan duten bilera eta lanketa prozesu luzearen ondorioz, zehaztu da aurreproiektua».
Eta azaldu dutenez, «aurre­i­ku­sitakoa baino haundiagoa eta osoagoa» izango da erai­ki­na: «2010ean EAk eta EAJk osa­turiko udal gobernuak adostu­tako hasierako hitzarmenak, 3.500 metro karratuko erai­ki­na aurreikusten zuen. EH Bilduk, ordea, 2.700era murriztutako proiektua zeukan mahai gai­nean. Baina azkenik, eraikina osoagoa izango da, eta behar gehiagori erantzun ahal izan­go die. 4.325 metro karratu izan­go ditu, eta baita 565 me­tro ka­rratuko kanpoko gune estalia ere», jakinarazi dute.

3.500 metro karratu izango ditu Kultur Etxe berriak, eta 565 metro karratuko kanpoko gune estalia.

Azaldu dute, baita ere, ja­sota daudela udal gobernuak «espreski» eskatutako hobe­kuntzak: «udal arkitektoak gomendatutako 1.395 metro karratuko erdisotoa aurreikusi da, udal artxiborako, erakus­ketak antolatzeko, ordena­gai­luen eta ikasteko geletarako, tailerrak egiteko, kultur elkar­teei bulegoak emateko eta bil­tegia jartzeko. Eta aurrepro­iek­tuan jaso da, baita ere, kanpoko espazioa estaltzea, kultur teknikariak gomenda­tuta, kanpoko ekintzak anto­latzean, eguraldiaren gorabe­herek ez baldintzatzeko. 445 metro karratuko antzeztokia estaliko du aterpeak».

Barruko antolaketa
Eraikinaren barruko aldea ere nola antolatuko den azaldu du udal gobernuak. Beheko solai­ruan egongo dira, proiekzio gela izango duen auditorioa (615 metro karratu), aldagelak, liburutegia (445 metro karratu), erabi­le­ra anitzeko gunea eta admi­nistrazio saila. Lehe­nen­go so­lairuan, auditorioaren goiko espazioa, bulegoa, terra­za, ge­lak, ekintza desber­dine­ta­ra­ko tailerrak, eta Norberto Alman­doz Musika Eskola, audito­rio­arekin lotura zuzena izango duena; guztira, 17 gela eta 630 metro karratu izango ditu mu­sika eskolak: «hel­bu­rua da kalitatezko musika ira­kas­kun­tza bermatzea», azaldu dute. Entsaio gelak, Aiztondo abes­ba­tzak eta Txirriskla txistulari taldeak ere erabiliko dituzte.
Zentzu horretan, nabar­mendu du, EH Bilduk musika eskola bertan kokatzea aurre­ikusten ez zuen arren, udal go­bernuari «funtsezkoa» iru­di­­tu zaiola, ikusita «egungo es­ko­laren egoera prekarioa, eta gure herriari egiten dion ekarpena, behar dituela bere beharrak bermatuko dituzten instalazioak». Eta kritikatu du, EH Bilduk ez zuela «Kultur Etxe­aren proiektua udal tekni­ka­ri­ekin landu», eta horregatik ez zituela jaso hobekuntza horiek.
5,2 milioi eurokoa da Kul­tur Etxe berriaren kostua, erdiso­to­aren lanak kontuan hartu gabe; baina doan izango da Uda­larentzat, «promo­toreare­kin sinatutako hitzarmenari esker. Gainera,  Babes Ofizia­le­­ko 180 etxebizitza eraikitzea ahal­bidetuko du hitzarmenak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!