Aitzol Atutxa eta Aimar Irigoien Ereñotzun ariko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 13a, 02:00

SAN ANTONIO Eguna gaur ospatuko dute Ereñotzun. Egun haundia izaten da. Eguerdian herri kirolak jaialdia indarrean dator. Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza txapeldunak neurtuko dira aizkora lanetan eta harriekin Aimar Irigoien eta Urtzi Telleria ariko dira.
Bertsoak ez dira faltako Agin Laburu eta Jexux Mari Irazurekin eta arratsaldean Ttarla taldeko eta Ereñotzuko dantzarien emananaldia.
Frontoiko afariak auzotarrak bilduko ditu eta ondoren jaiei amaiera emango zaie suziriarekin.

Gaur, San Antonio Eguna

12:00, Herri Kirolak Ereñotzuko Plazan.
- Harri jasotzaileak:
Aimar Irigoien-Urtzi Telleria.
- Aizkolariak:
Aitzol Atutxa-Ugaitz Mugerza.
Ondoren, errifaren zozketa eta ber­tsolarien saioa: Jexux Mari Irazu eta Agin Laburu.
18:00, Ttarla taldeko eta Ereñotzuko dantzarien emanaldia, frontoian.
20:00, Afaria frontoian, norberak etxetik dakarrenarekin. Edariak, aulkiak eta mahaiak Jai Batzordeak jarriko ditu.
Jaiei amaiera emango zaie suziriekin.

ELIZKIZUNEN EGITARAUA

08:00etan: Meza
10:30etan: Meza Nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!