Biteriko ikastaroak ere bukaerara iristen ari dira, eta urtean zehar ikasitakoa erakusteko, hainbat emanaldi izango dira aste honetan. Bihar izango da dantza latinoetako ikasleena, eta ostegunean, aldiz, dantza garaikidekoa. Azken hau, arratsaldeko 20:00etan, Biteriko areto nagusian.