San Joanak berotzeko, ekitaldi ugari

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 13a, 02:00

SAN JOANak ate joka daude, eta hori iragartzeko ohiko ekintzak hastera doaz aste honetan. Hori­etako nabarmenetakoak larunbatean egingo di­ren Axeri Bila herri lasterketa eta San Joanetako 24garren Preludioa, baina egun horretan bertan hainbat eta hainbat ekitaldi daude antolatuta, gehienak musika eta kirolaren inguruan.
Ostiralean ekingo zaie saio desberdinei Gerardo Plazaren XIgarren Oroimenezko xake partidekin, 17:00etan, haurrentzako. Xake partida hauek jarraipena izango dute larunbatean, 11:00etan. Bi ordu beranduago 20garren Preludio Txi­kia hasiko da.

Kirola jaun eta jabe larunbatean egun guztian zehar
Larunbatean ez da egongo aspertzeko denborarik.  Txan­txan­go­rri elkarteak antolatuta Probintzia mailako San Joan Sari Nagusia eta Elkarteko Sari Nagusiarekin hasiko da eguna, 09:00etan, Irungo hobi unibertsalean.
Kiroldegia gune garrantzi­tsua izango da. Mugaz gaindiko eskubaloi topaketa antolatu da, goizez, 10:00etan.  Her­na­ni Sutan Boxeo borrokek  berotuko dute arratsaldea, 20:00etan.
Kiroldegitik aterata Fermin Etxeberriaren 10garren Oroi­me­nezko batel estropadak   antolatu dira, 11:00etan hasita, Elorrabin.
Arratsaldez, 17:00etan, Txantxangorri Elkarteak 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen­tzat Miguel Ollo memorialaren 49garren edizioa antolatu du, larunbatereko. Haur karabi tiroketako txapelketaren kanporaketa da.

Axeri Bilan izena eman daiteke
Aurten ere bota die erronka, herriko eta inguruko korrikalariei, CD Hernaniko atletismo sailak. Eta urtero bezala, ehunka lagunek helduko diote erronkari, larunbatean, Azeri Bila lasterketan.
19garren edizioa izango du probak, eta Urbieta kalean el­kar­tuta, arratsaldeko 18:30­etan abiatuko dira denak axeriaren atzetik, axeriak berak aurreskua dantzatu ondoren.
Ibilbidea ere, urteroko berdina izango da: 9 kilometro, he­rri­an barrena bi itzuli eginez.

Helduen izenematea, internet bidez
Lau kategoriatan egingo dute korrika parte-har­tzaileek, eta horretarako, www.kirol­probak.­com web orrian egin ahal izango da izenematea, probaren egunera arte: txipa (horia) daukatenek 9 euroren truke eta ez daukatenek, 16 euroan. Lasterketaren egun berean egin ahal izango da, baita ere; orduan, 16 euro izango da.

Aurretik, gaztetxoak hamar minututik hamar minutura
Baina helduek bakarrik ez, hau­rrek ere izango dute parte har­tzeko aukera. Proba nagusiaren aurretik egingo dira, txikienak: Haur Hezkun­tzakoak 17:30etan hasiko dira hamar minututik minutura.

Preludioan 13 konposizio abestu eta joko dira Gudarien Plazan
San Joan jaietako 24garren Preludio Kontzertua, larunbatean, 22:30etan hasiko da Gudarien Plazan. Aurten 13 konposizio abestu eta joko dira; Jaiki, Jaiki Euzkotaràk, El Caserio, Itsasoa laino dago, Eusko-Irudiak, Egan Medley, Tango Pour Clade, Herri, Gernika, Hallelujah, Mexico, Bakarrik lo ez, Mendirik mendi eta San Joan Zortzikoa.  
Xabier  Saldias izango da gonbidatu berezia.

Igandean ere kirola nagusi gimnasia, palankariak eta bola jokoarekin
Igandean gimnasia, palankariak, bola jokoa eta aurorak Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak egongo dira. Gimnasia erakustaldia, 10:00­etan hasiko da kiroldegian.
Palankariek Sagastialdeko pistetan, 10:30etan, egingo dituzte jaurtiketak eta bola jokoa Goiz Eguzki Bilgune Sozialeko bolatokian hasiko da, 18:30etan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!