Hernaniren ibilbidea Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan bukatu da. Zizurkilek hernaniarrak kanporatu ditu 4-2 irabazi eta gero. Bueltako partiduetan ere zizurkildarrak 2-1 gailendu ziren kadete eta jubeniletan irabazi eta gero. Hernaniren garaipenak nagusietan etorri ziren.