«Saltokiek eta bizilagunek elkarrekin lan egin behar dugu hobetzeko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 13a, 02:00

«denda asko ikusi ditugu plastiko beltzekin eta alarmistago edo alarma gutxiagoko mezu desberdinekin, Her­na­niko Kaxkoan batez ere». Komertzio txikiaren egoera zailarekiko sentsibilizazio kan­­paina bat da, herritarrak he­rrian kontsumitzearen al­de. «Horrarte denak ados eta kanpaina guztiz arrakasta­tsua izan dela espero dugu» adierazi dute Kaxkoobetu elkarteko kideak argitaratu duten prentsa oharrean.
«Nola iritsi gara egoera honetara?» galdetzen du Kaxkoobetuk.
«Arrazoi nagusiak bi dira. Alde batetik azalera haundiko komertzioen indarrak saltoki txikien biziraupena zalantzan jartzen dute. Bestetik, herritarren zahartzea eta kalean umeen falta dira. Horrekin, helduagoen beharrak txikiagoak dira eta komertzioek nabaritzen dute».
Beraz  saltoki eta bizilagunek talde lana egin behar dutela, bizilagunek bertako komertzioetan erosteko eta hauek bizirauteko elkarri lagunduz diote Kaxko­obetu­zetik. «Normala litzateke gazto­txeoek kalean zalaparta ateratzen egotea eta ez ditugu, horren ordez asteburu gauetako ganberroak ditugu, pixa eta botaka eginez komertzioen erakuslehioetan».
Bizilagun hauen ustez, «jarrera honek Berriak elkartearen babesa eduki du. Alde batetik esku gogorra esaten zuen bitartean, araudia bete­tzen ez zuten taberna batzuei babesa ematen baitie».


«Arrai txikiak bere isatsa jaten duen kontua»
Ondorioak begi bistakoak dira Kaxkoobetuk dioenez. «Gazte­ek ez dute txirotu eta ahuldutako leku hauetan bizi nahi. Azkenean arrai txikiak bere isatsa jaten duen kontua».
Kaxkoobetuzen iritziz saltokiek, bizilagunekin taldea o­sa­tu nahi dutenek, Berriakeko bazkide direnak, elkartearen barnetik lan egin dezakete arauak betetzen ez di­tuztenak bete dezaten eskatuz .
«Denda eta bizilagunen bizia hobetuko duen hain beharrezkoa den talde hau benetan osatuko al dugu?».
«Bizilagunak prest gaude elkarlanera baldintzarik gabe.
Saltokiek erantzungo dute? Taldeko beste partaideak defendatuko dituzte?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!