«Elkartasuna» Sortuk, «zauritutako lagunei»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 12a, 02:00

Aurreko asteburuan Asier Ormazabal preso hernaniarraren lagunei gertatutako istripuaren bueltan, «elkartasuna» adierazi nahi izan die Hernaniko Sortuk «istripuan zauritutako lagunei»: «pozten gara bizirik daudelako, eta lehenbailehen osa daitezela opa diegu». Era berean, elkartasuna adierazi diote Asier Ormazabal berari ere.

«Dispertsioa krimen bat da»
Bide batez, dispertsio egoera sa­­latu dute: «Espainiak eta Fran­­tziak aplikatzen duten dis­­pertsioa krimen bat da. Se­ni­tarteko eta lagunak kondenatzen ditu kilometroak eta kilometroak egitera, orduak eta orduak errepidean pasatzera, eta jakina, istripuen errusiar erruleta norbaiti beti tokatzen zaio, kasu honetan Asier Ormazabalen lagunei». Horren aurrean, diote, «betzuei, ordea, ez zaiela inporta dirudi: Espainiako gobernuak aurkeztutako aurrekontuan babestuko dituzte».

Ormazabal, 20 urte kartzelan
Asier Ormazabalen egoera ere, azaldu dute: «Ormazabalek aurten 20 urte beteko ditu kartzelan, eta Teruelgo kartzelan dagoen euskal preso politiko bakarra da. Lege zaharrarekin kondenatua dagoenez, ohiko erredentzioak aplikatuta bakarrik ere kalean egon beharko luke. Baina euskal preso politikoei ezartzen zaien legea nahierara molda­tzen dute estatuek: Salbuespe­nezko legeak egiten dituzte, eta horrek ere balio ez badu, akusazio berriak ‘eraikitzen’ dituzte, edo kondena bera bi aldiz betetzera behartu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!