festa giroa dagoeneko gurean da, eta nabarmena izan da joan den asteburu honetan, musika eta dantza nagusitu diren honetan. Ekainarekin batera ikasturte bukaerak hemen dira, eta horrekin batera, jaialdiak ere bai. Atzo izan zen herriko ikastetxeen azkeneko traka, Elizatxo eta Inmakuladako festekin, baita Ttarla dantza taldearena ere; horietan erakutsi zuten, hain zuzen, ikasturte osoan zeharikasitako. Eta hemendik aurrera, festa besterik ez da izango; Azeri Bilak, Preludio txikiak eta nagusiak, boxeo gauak iragarriko digute San Joanak hemen daudela!