XXXgarren mus txapelketaren afaria eta sari banaketa egin zuen maiatzaren bukaeran Gure Txoko elkarteak. Hector Alvarez-Acevedok eta Antton Gaztañagak jantzi zuten txapela gau horretan, baita Ceramicas Nogalesen trofeoa eskuratu ere. Redondo Iturgintzak eskainitako garaikurra irabazi zuten azpitxapeldunek, Jose Mari Bengoetxeak eta Silvia Jimenezek. Hirugarren postua, aldiz, Angel Villalbak eta Manolo Pozok lortu zuten.