Ekuatorera iritsi dira Ereñotzuko San Antonioak, eta atzoko parranda luzearen ondoren, indarrak berreskuratu beharko dituzte askok. Beste askori, ordea, Hernaniko txistularien dianak esnatuko die goizeko 08:30etan. Horientzat guztientzat izango da zer gozatua: bola eta toka txapelketa, pelota partiduak, sagardo probaketa, goizez; eta bertso-jaialdia, arratsaldean.
Gaur izango da, baita ere, festetako aurreneko meza, goizeko 10:00etan.
Haurrentzako jolasak, programatik kanpo
Egitarau ofizialean agertzen diren ekintzetatik kanpo, beste bat antolatu du Eziko Udalekuak taldeak. 16:00etatik 18:00etara, haur eta gazteentzako jolasak egingo dituzte Ereñotzuko frontoian.
Urtero egiten duten ekintza da, eta aurretik, Donostian, Villabonan eta Hernanin bertan izan dira.
BIHAR, igandea
08:30, Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.
09:30-11:30, Bola eta Toka. Hernaniko Bola Txapelketarako saio puntuagarria.
10:00, meza nagusia
11:00, Pelota partiduak:
- Emakumeak Paleta Gomaz: Goikoetxea-Arrieta/
Irazustabarrena-Eizmendi
- Gizonak Eskuz:
Salaberria-Etxebeste/
Esposito-Mariezkurrena;
Olaizola I-Lizeaga/
Olazabal-Aizpitarte
12:00, Sagardo probaketa Plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta.
Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre Gain.
18:30, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Ane Labaka.