Herriko gai nabarmenenak, urtekarian bilduta

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 11a, 02:00

Aurten ere Udalak herria­re­kin lotura du­ten hainbat erre­portaje, idaz­lan, elka­rrizketa... bilduta, osatu du Hernani 2017 urtekaria. Dagoeneko prest dago, eta ostegunean aur­keztuko diote herritarrei. Arratsaldeko 19:00etan izango da hori, Udaletxeko areto nagusian.

Denera, hamabost lan
Ohitura eta erritoak, kultura eta jai arloko taldeen urteu­rrenak, historia eta oroimena, bitxikeriak... denetarik aurki­tu­ko du irakurleak aurtengo urtekarian. Guztira, hamabost lanek osatzen dute, boron­datezko lanean oinarrituta, denak.
Eta lan hori, hain zuzen, balorean jarri nahi izan du Udalak: «eske­rrak eman nahi dizkiegu egileei, haien lanik eta ekarpenik gabe ezinezkoa izango baitzen argitalpen hau».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!