Aurten ere, makina bat ikastaro eta jarduera proposatu dizkie Astigarragako kiroldegiak, herritarrei. Eta guztietan izena emateko, epea zabalik dago, ekainaren 11ra arte. Kiroldegian apuntatu behar da.
Batetik, hogeitik gora ikastaro antolatu dituzte. Haur eta gazteentzat, izango dira igeriketa, irristaketa, jump fit, zumba, ziklo indoor... Helduentzat, berriz, antolatu dituzte pilates, fit pump, zumba, aerobika, ziklo indoor, group pole circuit, hit, bosu extreme, irristaketa...
Jolas Txiki eta Multikirola, haur eta gaztetxoentzat
Eta bestetik, bi jarduera berezi izango dituzte haur eta gaztetxoek, udaran. Ekainean hasi eta abuztuan bukatu, 12 eguneko txandak egingo dituzte, adin desberdinetako txikientzat.
Aurreneko txanda arratsaldez izango da, eta hurrengoak goizez (09:00-13:00). Gainera, nahi duenak zaintza zerbitzua ere hartu dezake, 08:00etatik aurrera; eta ekaina eta uztailean, baita jangela zerbitzua ere, 13:00etatik 15:30etara.
Futbol kanpusa, uztailean
Futbola gustuko duenak, azkenik, futbol kanpusa izango du uztailean, bi txandatan: 10etik 14ra edo 17tik 21era. Goizez izango da (09:30-13:30), kiroldegian eta Zarkumendegin. Izan ere, futbol entrenamenduak, igeriketa eta jolasak egingo dituzte.
8-12 urtekoentzat da, eta kiroldegian apuntatu behar da. Informazio gehiago, telefonoz: 943 33 36 76 edo 617 633 955.