Hamaika taldek eman zituzten kontzertuak atzo, herrian barrena, trikitilariek hasitako Musika Egunean. Gaur jarraipena izango du festak, eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasle gehiago entzuteko aukera izango da. Datozen egunetan, berriz, entzunaldiak izango dira.
Txistulariekin hasi, eta abesbatzarekin bukatu
Gaurkoan goizeko 10:30etan hasiko da Musika Eguna, txistularien dianarekin. Gero, 11:00etatik aurrera izango da musika gehiago.
Batetik, elizan, tailerrekoen eta biolin taldekoen entzunaldiak izango dira; 0-3koen tailerra aurrena, biolin taldearena gero, eta 1, 2 eta 3 tailerrekoenbukatzeko. Hauek denek bukatuta, eguerdiko 12:15etan, kalejira egingo da elizatik frontoira, AHIT taldearekin.
Frontoian jarraituko dute gainontzeko taldeek, 12:30etatik aurrera: Txistu, Pandero txiki eta Pandero-ero, Ken 8, Ilargia, B&W, AHIT eta Iratzar abesbatza.
Astelehenetik aurrera entzunaldiak, egunero
Musika Egunari jarraipena emango diote datorren astetik aurrera musika eskolako ikasleen entzunaldiek. Aurrenekoa piano-joleena izan zen, asteazkenean, eta datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 23ra arte, egunero izango da kontzertu bat, astelehenetik ostiralera.Gehienak musika eskolan egingo dira, baina Ekaitz tabernan ere joko du Eirak.
MUSIKA ENTZUNALDIAK
Ekainak 12, 17:30etan musika eskolan, 4 urtekoen tailerrekoak.
Ekainak 13, 17:00etan musika eskolan, 5 urtekoen tailerrekoak.
Ekainak 14, 18:30etan eta 19:30etan musika eskolan, perkusiokoak.
Ekainak 15, 17:30etan musika eskolan, 6 urtekoen tailerrekoak.
Ekainak 16, 20:00etan Ekaitz tabernako terrazan, Eira taldea.
Ekainak 19, 19:00etan musika eskolan, piano, txistu eta biolinekoak.
Ekainak 20, 18:30etan musika eskolan, tronpeta, saxo, klarinete eta zeharkako txirulakoak.
Ekainak 21, 19:00etan musika eskolan, organo ikasleak.
Ekainak 22, 18:30etan musika eskolan, piano eta teklatu ikasleak.
Ekainak 23, 18:00etan eta 19:00etan musika eskolan, kitarra klasikokoak.